2016(e)ko irailaren 16(a), ostirala


1.UD LARRIALDI PLANAK


1.ZER DIRA LARRIALDI EGOERAK? 
 

Gure ingurunea leku ziurra dirudi baino zenbait gertaerek askotan denbora laburrean, larrialdi-egoerak sortu ditzakete pertsona asko arriskuan jar dezaketenak.
(Uholdeak, zentral nuklear baten gasen ihesa...)
 

1.2.LARRIALDI EGOERAK 3 MAILETAN SAILKTZEN DIRA: 


Larrialdi kolektiboa:


Egoera hauek zenbait biktima eragiten ditu edo zenbait pertsonen segurtasuna arriskuan jartzen du. Komunitateak dituen baliabideekin erantzun daiteke.
(Produktu kimikoak daramatzan kamioi baten istripua.) 




Hondamendia:

Pertsona askorengan du eragina, larritasuneko biktima kopuru handia sortzen du eta kalte materialak sortzen ditu. Erantzun emateko baliabide osagarriak behar dira.
(Aireko-istripua, uholdeak edo atentatu terrorista.) 



Katastrofea:
 

Hondamendi bat da baina handiagotua. Larritasunezko biktima kopuru handia eta kalte material ugari hasera batean. Egoera denborarekin larritzen joaten da, beraz, kanpoko laguntza beharrezkoa da.
(Haitiko lurrikara edo Tsunamiak.) 




Esandako egoera hauei aurre egiteko zenbait talde eta erakundeen parte-hartzea behar izaten da eta baliabide asko mugitu behar dira: Giza baliabideak baita baliabide materialak.

Beharrezkoa parte-hartuko duten pertsonen artean koordinazioa egotea, horregatik, agintariek aurrez aurretik larrialdi-planak lantzen dituzte.



ZER DA LARRIALDI PLANA?


Pertsonak arrisku kolektibo larrian daudenean eta beraien segurtasuna eta bizitza jokoan daudenean, hauei erantzunak emateko sistema bat da.

Ariketa: Bilatu egunkarietan edo interneten larrialdi egoera desberdinen adibideak eta sailka itzazu ikusitako irizpideen arabera.




2.BABES ZIBILA

BARNEKO MINISTERIOAREN babes zibila:


Helburuak:

AURREZ IKUSI, katastrofe edo arrisku kolektiboei.
BABESTU, bai pertsona eta ondasunak, egoera hauek gertatzen direnean.
BERRERAIKITZEA, gertakizuna izan den eremua.


BABES ZIBILA 


BATZORDE NAZIONALA : ESPAINAKO ESTATUKOA

AUTONOMIA ERKIDEGOETAKO BATZORDEAK : AUTONOMIA BAKOITZEKOA



ARIKETA 1:
ZURE AUTONOMIAKO BATZORDEAK PRESTATZEN DITUEN LARRITASUN PLANEN BURUZKO INFORMAZIOA BILATU ETA EGIN TXOSTEN BAT.





3. LARRIALDI-PLANAK

3.1 OINARRIZKO EDUKIAK
-AURREIKUSPENA
-PREBENTZIOA
-ESKU-HARTZEA
-ERREHABILITAZIOA

AURREIKUSPENA:

-Ze gertaera larri gerta daitezkeen kalkulatzen da
-Hori gertatzeko dagoen probabilitatea
-Ze kalte eragingo lukeen
-Zein baliabide dauden horri aurre egiteko

PREBENTZIOA:

-Prebentzio neurriak, eta gertatuko balitz ondorioak gutxitzeko neurri prebentiboak egiten dira.


ESKU-HARTZEA:


-Nola erantzun beharko litzatekeen zehazten du; erantzuteko beharrezkoak diren bai giza eta material baliabideak, talde bakoitzak nola erantzun beharko lukeen, ze koordinazio mekanismo ezarriko diren,...


ERREHABILITAZIOA:

-Eremua berreskuratzeko egin beharrekoa zehazten du.


KONTUAN IZAN:

Larrialdi-planak EZ dira agiri itxiak, aldizka berrikusi eta eguneratu behar dira.
Gauzatuko balitz o balira, emaitza ebaluatu behar da, beharrezkoak diren hobekuntzak ezartzeko.


3.2 LARRIALDI-PLAN MOTAK

BABES ZIBILEKO PLANAK:

-Administrazio publikoak egindakoak
-Eremu geografiko zehatzak erantzungo ditu: udalaren planak, autonomikoa, estatala,...


AUTOBABESERAKO PLANAK:

-Enpresak, zentroak,... ( merkataritza-gune bat, jolas-parke bat…) landutako planak dira.
-Enpresa batek egindakoak dira baina Babes Zibilaren ildoak jarraituz.


ARIKETA 2 :

BILATU AZKEN URTEETAN GERTATUTAKO HONDAMENDI ETA KATASTROFEEN ADIBIDEAK.

ARIKETA 3 :

EXPLIKATU ZEHATZ-MEHATZ ZERTAN DESDERDINTZEN DIRA BABES ZIBILEKO PLANAK ETA AUTOBABESERAKO PLANAK.

BABES ZIBILEKO PLANAK

Plan Bereziak:
      Oinarrizko planak:
                              -Gerra egoerak
                              -Larrialdi nuklearra

Plan bereziak:
                          -Uholdeak
                          -Baso suteak
                          -Lurrikarak
                          -Merkantzia arriskutsuen garraioa
                          -Sumendiak
                          -Substantzia arriskutsuak esku hartzen duten istripu larriak

Lurraldeko Planak:
                          -Autonomikoak
                          -Supraautonomikoak
                          -Munizipalak
                          -Supramunizipalak




4. LURRALDEKO PLANAK
- Eremu zehatz batean gerta daitezken arrisku guztien aurrean egiten da.
- Gerta daitezkeen arrisku guztien baloraziotik abiatzen dira
- Jarduerak diseinatzen dituzte arriskua gertatuko balitz


*2 dira garrantzitsuenak: UDALEKOAK ETA AUTONOMIKOAK


UDALEKO PLANAK
- Udalaren eremuan mugatuta
- Udal danak izatea ez da beharrezkoa (autonomi erkidegoak erabakitzen du)
- ‘’Udaleko larrialditako oinarrizko plana” izendatzen da (PBEM plan basico de emergencia          municipal.





http://www.donostia.eus/info/ciudadano/planesalerta.nsf/fwHome?ReadForm&idioma=eus&id=A336670442424

· Txomin eta Martuteneko bizilagun guztiei zuzendutako gomendioak

· Elurrak 2014-15.

· 2014ko abenduaren 1etik 2015ko martxoaren 31ra arte egongo da indarrean. Larrialdietarako deitu 112ra (Sos Deiak- Suhiltzaileak) edo 092 ra (Udaltzaingoak).


PLAN AUTONOMIKOAK

- Autonomia erkidego bateko lurraldea mugatzen duten planak dira
- Autonomi erkidego danak behartuta larrialdi planak izatea
- Babes Zibileko Batzorde Nazionalak homologatuko ditu

Indarrean dauden plan autonomikoak:

 Euskadi: LABI (izena du) / 18/11/1996: homologazio data.

ARIKETA 4:

BILATU LABI BURUZKO INFORMAZIOA
.
http://www.interior.ejgv.euskadi.eus/r42-aecon01/eu/contenidos/informacion/planes_labi/eu_doc/labi.html

ARIKETA 5:

BILATU 17 AUTONOMI DESBERDINEN LURRADEKO PLANEN IZENAK ETA HOMOLOGAZIO DATAK ETA EGIN TAULA BAT.



ANDALUCIA                                PTAND                                                   17 – 12 -1998

BALEARES                                   ---------                                                      ----------

ARAGON                                    PROCITER                                                04 – 12 -1995



4.1 LARRIALDI PLAN BEREZIAK
- Arrisku zehatz batzuetarako diseinatzen dira
- Metodo zientifiko eta tekniko egokiak behar dira, ebaluatzeko eta tratatzeko


Bi plan berezi desberdin bereizten dira:

OINARRIZKO PLANAK
PLAN BEREZIAK


● OINARRIZKO PLANAK:

- Gerra egoera
- Larrialdi nuklearra

Bi egoera hauetatik eratorritakoak
Estatuaren agintean daude




➢ Gerra egoeratik eratorritako arriskuak:

Babes zibilaren planifikazioa:

- Populazioaren Autobabesa: biztanleari informazioa eman arrisku egoeran zer egin jakiteko,    eraikuntzak babestu,...
- Alarma zerbitzua
- Babeslekuak: prestatu, hornitu…
- Biztanleriaren ebakuazioa
- Laguntza, erreskatea eta salbamendua

➢ Larrialdi nuklearraren arriskua:

- Arrisku nuklearraren aurrean indarrean dagoen plana PLABEN izeneko da, Plan Basico de      Emergencia Nuclear
- PLABENek erantzuna ematen du zentral nuklearraren kanpoan
- Zentral nuklearraren barruan beste plan batzuk dituzte indarrean
- PENBU, GaroƱako zentral nuklearreko kanpoaldeko larrialdi plana


ARIKETA 6: 


BILATU NON DAUDE INDARREAN HURRENGO PLANAK.

PENBU:
PENCA:
PENGUA:
PENTA:
PENVA:
PENCRA
:



PLAN BEREZIAK:

- Hauek aurreikus daitezken larrialdiei aurre egiteko daude diseinatuta
- Behar izango luketen lurralde eremuetan ezarri behar dira

Gutxienez kasu hauetako: Uholdeak, baso-suteak, lurrikarak, sismoak, sumendiak,etb...


Plan berezietan bereiz ditzakegu:

● AUTONOMIA ERKIDEGOKOAK
● ESTATUTOKOAK

Babes Zibilak ezarritako ildoak bete behar dituzte.


ARIKETA 7:

SARTU ESTATUKO BABES ZIBILAKO WEB ORRIAN (WEB DE LA DIRECCION GENERAL DE PROTECCION CIVIL
)

http://www.proteccioncivil.es/web/dgpcye/mercancias-peligrosas-planes-especiales

ETA BILATU ZERTAZ DATZATEN HURRENGO PLAN BEREZIAK, NONGO ETA ZERTARAKO DIRA ETA NOIZ IZAN DIRA HOMOLOGATUAK:


PROCIMER
MERBEPAL
PLATECA
TRANSCANT
MPCyL
PETCAM
TRANSCAT
TRANSCAEX
TRANSGAL
TRANSNA
PLAMERPA
TRANSMUR
SISMICAT
INUNCAT
INUNCyL
PRICAM
NUNCAEX
PLANINPA
INUNMUR


ARIKETA 8:

ZERTAN DESBERDINTZEN DIRA PLAN BEREZIAK ETA LURRALDEKO PLANAK?


ARIKETA 9:

ZER ESAN NAHI DU PLAN BAT ILDOA DELA?


ARIKETA 10:

BILATU INFORMAZIOA: ZURE AUTONOMI ERKIDEGOAN ZEIN PLAN BEREZI ETA LURRALDEKO PLANAK DAUDE.


ARIKETA 11:

LOKALIZATU MAPA BATEAN ESPAINAN DAUDEN ZENTRAL NUKLEARREN KOKAPENAK. ZURE USTEZ, ZERGATIK DIRA ESTATUKO KONPETENTZIAK?






5. AUTOBABESERAKO PLANAK

- Larrialdien aurrean (estadio bat, merkataritza-gunea,...)bete beharreko neurri prebentiboak dira.
- Plan hauek arriskuen:
- Identifikazioa
- Ebakuazioa
- Prebentzioa
- Babes neurriak… zehaztuko dituzte


5.1 AUTOBABESERAKO PLANEN ARAUDIA

-Autobabeserako Oinarrizko Araudiak (NBA: Norma Basica de Autoproteccion) zehazten du:
                                                   - Zein jardueretan izan behar duen autobabeserako plana
                                                   - Nola burutu behar diren
- Autonomia Erkidegoek bere eremuan dauden Autobabeserako Planen erregistroa izan behar dute.

5.2 AUTOBABESERAKO PLANAK IZAN BEHAR DUTEN ZENBAIT JARDUERA

NBA-n jasotzen da zein jarduerek izan behar duten autobabeserako plana.

Guk zenbait jarduera azpimarratuko ditugu:

Ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak:

Ondorengo ezaugarriak betetzen dituzten leku, esparru eta instalazioak izan behar dute:
- 2000 pertsona edo gehiago sartzen diren barrunbe itxiak
- 2500 pertsona edo gehiagoko edukiera duten barrunbe itxi desmuntagarriak
- 20.000 pertsona edo gehiagoko edukiera duten estalperik gabeko guneak.

● Osasun jarduerak:

- 200 ohe edo gehiago duten osasun-establezimenduetan edo 2000 pertsona baino gehiago dutenetan

Irakaskuntza jarduerak:

2000 pertsona edo gehiago duten pertsonetan eta bertan adimen-urritasuna edo urritasun-fisikoa duten pertsonak baldin badaude



KONTUAN IZAN

Autobabeserako planak, zentro batek ohiko jarduerei zuzenduak daude.
Ohikoa ez den beste jarduera bat egiten bada:
                                                     - Beste segurtasun baliabide batzuk erabili beharko dira.
                                                     - Osasun-laguntza bereziak jarri beharko dira.  

Adib: Futbol estadio batean kontzertu bat egiten bada, arrisku maximoa duen partidu bat jokatzen denean,...


ARIKETA 12:

ZEIN HELBURU DAUZKATE AUTOBABESEKO PLANAK? JARRI 5 ADIBIDE.